XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez zuen dena ulertzen: Zer gertatu zitzaion gau hartan? Ez zion irtenbiderik ikusten.

Loli gustatu egin zitzaion, noski.

Hura zen inportantea.

Eta bera Loliri ere bai.

Eta hori ere inportantea zen. Noski.

Dantza lotuan, Lolirekin lotu zen. Hori zen dena.

Baina, hori baino gehiago ere bai: Lolirekin ari zen orain ere pentsatzen.

Ez zuen etxera joateko presarik.

Giltzak ez zuen inportantziarik.

Hurrengo egunean berriro ikusi behar zuen Loli.

Eta hori zen inportantea.

Gauzarik interesanteena hura zen. Giltza ez.

Eta amaren errieta ere ez.

Ama haserretu egingo zen.

Baina, Karraspio pozik aurkitzen zen.

Ilargia ere dantza lotuan ari da izarrekin esan zion Karraspiok bere buruari.

Poeta bihurtu zen kolpetik.

Eta gaua argitu da, eta izar berri bat piztu da, eta... Bertsolari on bat behar dut sentitzen dudan gauza esateko...

Koloreak ere politagoak ziren orain Karraspiorentzat.